Alejandro Escovedo. Gitarra eskuan, bizi den artean. Heriotzaren inguruko hausnarketek inspiratu dute Alejandro Escovedo musikaria 'Burn Something Beautiful' diskoan. Asteartean, kontzertua emango du Bilbon, Kafe Antzokian (BERRIA, 2017-03-19, 46. or.)
Amy (Asif Kapadia, 2015). Filma. Amy Winehouse abeslari eta kantugilearen bizitza labur eta distiratsua kontatzen du Kapadiaren dokumentalak. Lan handia egin du zuzendariak filma osatzeko: artistaren 100 senide, lagun eta lankide elkarrizketatu ditu, Winehousen bizitza «bere hitzetan» kontatzeko. Horrez gain, zabaldu gabeko bideoak berreskuratu ditu. Abeslariaren arrakasta handia erakusten du, baina baita haren alde iluna ere: harreman arazoak, bulimia, alkoholismoa eta hedabideen jazarpena. Dokumentalak ez du ezer berririk kontatzen, baina bikain erretratatzen du Winehouse.
Big Boy, Big Boy musika talde zumaiarrak lehen diskoarekin batera sortu duen dokumentala. Musikaren bitartez diskoan azaldu nahi dutena iruditara ekarri dute.Gidoia eta zuzendaritza: Iñigo Garcia, Argazki zuzendaritza: Jose Luis Barredo, Soinua: Jon Garcia Data: 2015-02-06